Equoren osaerarekin kexak Lizartzan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mai. 21a, 00:00

Lizartzan (Gipuzkoa), bi udal hautagaitza aurkeztu dira igandeko hauteskundeetarako: EH Bildu eta, lehen aldiz, Equo. Independente modura doaz Equoren taldeko zazpi kideak; lehen hirurak Lizartzako bizilagunak dira, eta besteak, Bizkaikoak. Herriko EH Bilduren iturriek BERRIAri azaldu diotenez, hainbat herritarrek ez dute modu onean hartu Equok taldea horrela osatu izana, eta, 2003an eta 2007an izandako esperientziengatik, ez dituzte gustuko «kanpoko esku hartzeak». Lizartzako EH Bilduk «lasaitasunerako» mezua eman die herritarrei, eta esan du kanpaina herrian zentratu nahi duela.

Ezker abertzalea legez kanporatua zegoen garaian, 2003an, Joseba Egibar (EAJ-EA) aukeratu zuten alkate, eta 2007an, Regina Otaola PPko kidea. 2011n, Bildukoa: Aitor Agirre; eta 2015ean, EH Bildukoa: Leire Gordo. 2003 aurretik, beti HBko edo EHko hautagai bat izan zen alkate, 1979an salbu —talde independente bat soilik aurkeztu zen—. 1991n eta 1995ean ere izan zen zerrenda independente bat, EAren eta EAJren ingurukoek osatua. EH Bilduko iturriek Equoren taldekoei egotzi diete «interes pertsonala» izatea. Zerrendako kide bat EH Bilduko zinegotzia izan da legealdian.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide