Ministerioak gaizki jaso ditu emaitza batzuk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko mai. 30a, 00:00

Udalerri batzuetatik kexak iritsi dira BERRIAra, esanez haietako udal hauteskundeetako emaitzak ez daudela ondo Berria.eus-en. Hala da, herrialdeetako aldundien emaitzekin alderatuz gero —horiek daude ondo—. Ez dira kasu asko. BERRIAk, beste hainbat hedabidek bezala, Espainiako Gobernuko Barne Ministeriotik hartu ditu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udal bozetako emaitzak, eta ministerioak gaizki ditu emaitza batzuk: Bilbo, Azpeitia, Oñati, Aretxabaleta, Barakaldo... Akats horiek, dena dela, ez dute eragiten aldaketa esanguratsurik. Taldeek alegazioak aurkeztu dituzte.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aldundiek, foru emaitzak emateaz gain, udaletakoak ere eman dituzte. Nafarroako Gobernuak parlamenturako emaitzak baino ez ditu eman.

Katalunian bada kasu adierazgarri bat: CUPek dio zenbatu dituela ministerioak berak dituen emaitzak, eta esan du 56.000 boto gutxiago eman dizkiola.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide