Miarritzeko larunbateko giza katean parte hartzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 4a, 00:00

Ipar Euskal Herriko alor askotako 60 lagun ezagunek dei egin dute «bake prozesua bultzatze aldera» Miarritzen (Lapurdi) larunbatean egingo den giza katean parte hartzeko, eta 300en batek sinatu dute deialdia. Euskal presoak lehentasun hartzez gain, biktimak ere izan dituzte gogoan, Miarritzen egindako prentsa agerraldi batean. «Lehen egunetik diogu: prozesuaren bi elementu nagusiak biktimak eta presoak dira», adierazi du haien denen izenean Anne Marie Bordesek.

Batetik, «salbuespenezko» neurriak kentzeko eskatu diote Frantziako Estatuari: DPS estatusak erretiratzeko euskal preso denei; preso guztiak hurbiltzeko; eta baldintzapeko aske uzteak onartzeko, larri dauden presoak askatzeko eta zigorren komutazioa onartzeko Frederic Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Paroten kasuan —hirurek 30. urtea dute preso—. Bestetik, «konponbide orokor eta erabatekoa» galdegin dute: preso eta iheslari guztien gizarteratzea, eta biktima denekiko ezagutza, egia eta erreparazioa.

«Euskal Herriko bake prozesuak atzera egiterik» ez duela azaldu dute idatzian. «Aldebakartasuna izanen da elkarbizitza lasaitu eta demokratikoaren motore». Bake bidearen eraikuntzan «alde guztiak» beharrezko direla deritzote, eta nabarmendu dute eragile asko engaiatu dela bide horretan azken urteetan. «Izan gaitezen denak bakegile, bake justu eta iraunkor baten alde, iragana errepikatu ez dadin».

Hotel du Palais eta Birjinaren haitza lotuko ditu giza kateak. 16:00etan hasiko da eta hiru kilometrokoa izango da, sei eremutan banatuta. Ostiralean, berriz, Gure elkarbizitza eraikitzeko topaketa izenpean, solasaldiak izango dira Miarritzen, Bellevue kasinoan, 19:00etan.

Marina Bernado, aske

Marina Bernado presoa (Mallorca, Herrialde Katalanak) aske utzi dute behin-behinean. Rennes (Bretainia) espetxean egon da urteetan, baina ostiralean Espainiaratu egin zuten. Atzo, Auzitegi Nazionalean, epaileak erabaki zuen behin-behinean eta bermerik gabe libre lagatzea. Irekita duen auziko epaiketa egin arte, astean behin sinatzera joan beharko du. 2006an atxilotu zuten.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide