UPN prest dago PSOErekin «itunen bidea jorratzeko»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 6a, 00:00

UPNko buru Javier Esparzak esan du prest dagoela PSOErekin «itunen bidea jorratzeko». Horren helburua litzateke independentistei «gobernuen giltza» kentzea «Nafarroan eta Espainian».

Esparzak ez du zehaztu nahi izan Pedro Sanchezen inbestidura sustatzeko prest ote dagoen Nafarroan sozialisten babesa lortzearen truke, edo Sanchezi presidentetzarako bidea erraztuko lioketen abstentzio baten bidez; esan du aztertuko dutela zer aukera dauden.

Bi diputatu ditu UPNk Espainiako Kongresuan. Haien babesarekin, eta Unidas Podemos, EAJ, Compromis, PRC eta CCrena lortuz gero, Sanchezek 177 boto lortuko lituzke 176koa da gehiengo osoaren langa eta ez luke independentisten sostengurik beharko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide