EAJk eta PSE-EEk lehen kontaktua izan dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 6a, 00:00

EAJren eta PSE-EEren ordezkaritzek lehenengo bilera izan dute, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletan eta aldundietan gobernu hitzarmen bat lortzeko asmoz. Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidentea izan da jeltzaleen ordezkaritzako burua, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, berriz, sozialistena.

Sabin Etxean (Bilbo) egindako lehen bilera horretan, bi aldeek aztertu dute ea aukerarik dagoen gobernu hitzarmena izenpetzeko. Datorren astean berriro batzartuko dira.

EAJk zein PSE-EEk argi azaldu dute haien asmoa dela aurreko legegintzaldian sinatu zutenaren moduko beste akordio bat erdiestea. EAJren EBBk borondate hori berretsi zuen joan den astelehenean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide