Jaurlaritzarako primarioak uztailean egingo ditu PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 11a, 00:00

PSE-EEk datorren hilabetean egingo ditu Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaia aukeratzeko hauteskunde primarioak, eta prozesu horretara aurkeztuko da berriro Idoia Mendia alderdiko idazkari nagusia. Alderdiko zuzendaritzak aho batez onartu du primarioen egutegia, eta PSOEren oniritzia dauka, PSEk ohar batean jakinarazi duenez.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak hauteskundeak aurreratzen ez baditu, 2020ko udazkenean egitekoak dira bozak. PSEko zuzendaritzak nabarmendu du hauteskunde horiek «berebiziko garrantzia» izango dutela, eta, beraz, beharrezko jo du «denboraren planifikazio egokia» egitea, «egungo goranzko joerari eusteko».

Primarioen prozesua «berehala» jarriko dute martxan: bermeak ekainaren 16tik 28ra bildu beharko dituzte hautagaiek, eta, hautagai bat baino gehiago aurkeztuko balitz, uztailaren 13an egingo lukete bozketa. Bigarren itzuli bat egitea beharrezkoa balitz -ezein hautagaik ez duelako botoen %50 baino gehiago eskuratu-, uztailaren 20an egingo lukete. Begoña Gilek eta Alfredo Retortillok egingo dute programa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide