EH Bilduk eskuratu du alkatetza Galdakaon, Elkarrekin Podemosen eta plataformen babesarekin

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 15a, 12:01

Udaletxean inbestidura saioko bozketa egin den arte, ez da argitu Galdakaon (Bizkaia) nork hartuko zuen aginte makila. Atzo iluntzean biltzekoak ziren, nor bere aldetik, Galdakaoko Udalean ordezkaritza lortu duten bi plataformak, UH Usansolo Herria eta Auzoak, azken erabakia hartzeko: EAJko Fernando Izagirre edo EH Bilduko Iñigo Hernando hautatu alkatetzarako -abstentzioak Izagirre egingo luke alkate-. Azkenean, EH Bilduko hautagaiaren alde egin dute.

Zortzi zinegotzi ditu EAJ-PSE blokeak, eta zazpi EH Bilduk eta EPk osatutakoak. Beraz, Auzoak plataformako lau zinegotziek eta UHko biek izan dute giltza. Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik konfiantzaz adierazi zuen, atzo, koalizioak eskuratuko zuela alkatetza, baina Galdakaoko EH Bilduko iturriek ondoren zehaztu zuten oraindik ez zegoela akordiorik.

Hernandok eskerrak eman dizkie bere alkatetza posible egin duten indarrei, eta alderdi guztiei egin die elkarlanerako deia. Udaletxetik irten denean, dozenaka herritar zituen zain, alkate izendatu dutela ospatzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide