EAJko Laura Perez izendatu dute alkate Bastidan, EH Bilduren botoekin

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 15a, 12:01

Laura Perez EAJko zinegotzia hautatu dute alkate Bastidan (Araba). EAJko hautagaiari babesa eman dio EH Bilduk. Bi indar abertzaleen baturak eragotzi egin du PPk aginte makila eskuratzea. Osoko bilkuraren ostean, txanpainarekin ospatu dute akordioa.

Bastidan, PPk eskuratu zituen boto gehien azken hauteskundeetan -326 boto; lau zinegotzi-, bigarren izan zen EAJ -306 boto; hiru zinegotzi- eta hirugarren EH Bildu -160 boto; bi zinegotzi-. Popularrek babesa behar dute alkatetza eskuratzeko, baina ez dute lortu. Eta saiatu saiatu dira, baita eskaintza harrigarriak eginda ere: duela egun batzuk, PPko hautagai Daniel Garciak gobernua osatzeko proposamena egin zion EH Bilduri, eta bi sail hartzeko aukera eman zion -euskara eta kirola-. Arabako PPko Iñaki Oiartzabal presidenteak berehala ezeztatu zuen Garciak egindako proposamena, eta gaitzetsi egin zuen edozein negoziazio egitea ezkerreko koalizioarekin. "Ez da EH Bildurekin akordiorik izango, ez Bastidan, ez inon", azpimarratu zuen, irmo.



PPk ez ezik, EAJk ere eskua luzatu zion EH Bilduri akordioa egiteko. PPri aginte makila kendu asmoz, jeltzaleek EAJren alkategaia babestu eta gobernua osatzeko proposamena egin zioten koaliazioari.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide