EH Bilduko Ima Garrastatxu da Durangoko alkate berria, Elkarrekin Podemosen babesarekin

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 15a, 13:44

Aldaketa gertatu da Durangoko Udalean (Bizkaia). EH Bilduk eta Herriaren Eskubidea hautagaitzak -Elkarrekin Podemosen eta independenteen arteko koalizioak- gobernu akordioa izenpetu zuten, eta gaur Ima Garrastatxu EH Bilduko hautagaia izendatu dute alkate. Garrastatxuk EAJko Aitziber Idigoras ordezkatuko du karguan.

EAJk ditu zinegotzi gehien Durangon (8), baina PSEren babesa (2) ez du nahikoa izan aginteari eusteko, EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak zinegotzi bat gehiago baitute elkarrekin.

EH Bilduko eta EAJko alkategai biek berba egin dute osoko bilkuran. "Ezkerreko emakume subiranista bat alkate bihurtzeko lan egin" dutenak izan ditu gogoan Garrastatxuk. "Herritarren gehiengoaren konfidantza, baita Durangon ere," EAJrena dela esan du Mireia Elkoroiribe hautagai jeltzaleak.

Aginte makila hartu ostean, herritarrak agurtzera irten da Garrastatxu udaletxeko balkoira. Bizilagun ugari bildu da bertara. Udaletxetik irten denean, aurreskua dantzatu die alkate berriak herritarrei.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide