Navarra Sumaren alkatetzari bide eman dio PSNk Eguesibarren

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 15a, 13:43

Navarra Sumak eskuratu du alkatetze Eguesibarren (Nafarroa), eta Amaia Larraia izendatu dute alkate, nahiz eta gehiengo osorik ez duen. Nafarroako beste hainbat herritan gertatu denaren adibide izan da Eguesibarren gertatutakoa. Aldaketaren indarrek bat egin dute eskuineko udal gobernua eragozten ahalegintzeko, baina PSNk izan du giltza eta Nava Sumaren aginteari bide ematea erabaki du. Izan ere, bere hautagaitza propioa aurkeztu du PSNk.

Geroa Bai da bigarren indarra Eguesibarren, eta PSNrekin akordio batera heltzen saiatu den arren, ez du lortu. Alfonso Etxeberria Geroa Baiko hautagaiak adierazi duenez, bilera bakar bat egin zuten PSNrekin eta atzo 20:27an whatsapp bakar batekin erantzun zion alderdi sozialistak. "Ez dira moduak", adierazi du.

PSNk adierazi du ez direla aldatu, ezkerreko indarra direla baina ezin dutela hitzartu aurreko legealdian kasurik egin ez dietenekin. Aurretik, EH Bilduk ohartarazi du ez dutela urrats atzerakoirik onartuko eta gogor egin duela Navarra Sumaren aurka.

Eguesibarreko inbestidura saioan izan da Javier Esparza UPNko presidentea eta Carmen Alba Espainiako Gobernuaren ordezkari ohia.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide