Katalina Foixkoa etorbideari izena aldatuko dio Maiak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 19a, 00:00

Apiril amaieraz geroztik Katalina Foixkoa izena zuen Iruñeko etorbideari aurrez zeukan izena jarriko diote berriro: Armada etorbidea izango da. Atzo eman zuen erabakiaren berri Enrique Maia alkateak, Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordean. Horrez gain, Maiak azaldu du bere asmoa PSNrekin hitz egitea dela euskararen ordenantza bertan behera uzteko.

Itziar Gomez Geroa Baiko zinegotziak salatu duenez, alkatearen lehen neurriek adierazten dute «Iruñea gris, triste eta sektarioa itzuli» dela, eta «atzera» egingo dela «politika sozialetan, parte hartzean, herritarren ahalduntzean, berdintasunean eta elkarbizitzan emandako aurrerapausoetan».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide