11/13 auzikoen aldeko agiria aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 21a, 00:00

BILBO. Irtenbidera, etorkizuna askatu izeneko agiria aurkeztu dute, Bilbon, 11/13 sumarioko auzipetuen alde. Manifestuan gogorarazi dute datorren irailean Espainiako Auzitegi Nazionalean 47 lagun epaituko dituztela euskal presoen eskubideen alde jarduteagatik, eta orotara 601 kartzela urte eskatzen dizkietela: «Euskal jendarteak aurrera egin nahi du, eta, etorkizunari behar bezala ekiteko, iraganeko zauriak ixtea eta korapiloak askatzea ezinbestekoa da». Jon Maia Soriak idatzi du agiria.

Sinatzaileen arabera, idatzian ez dira ari soilki epaituak izango diren 47 lagunen alde: «Euskal Herrian bizi garen norbanako, eragile eta erakunde guztiok osatzen dugun euskal jendarte zabal eta anizkunak hartutako bidean aurrera egiten jarraitu dezan ari gara».

Bide batez, irailaren 14an izango den manifestaziora joateko dei egin dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide