Terrorismoaren biktimen ekitaldian izan da Jon Iñarritu

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko eka. 28a, 00:00

Terrorismoaren Biktimen Eguneko ekitaldia egin zuten atzo Espainiako Diputatuen Kongresuan, eta bertan izan zen Jon Iñarritu, EH Bilduko diputatua. Beraz, indar abertzaleak lehen aldiz hartu zuen parte biktimen aldeko isiltasun minutuan.

«Indarkeria guztietako biktimen ondoan egotea garrantzitsua zen. Gure babesa, errekonozimendua eta elkartasuna adierazi nahi diegu», azpimarratu du Iñarrituk, ekitaldiaren ostean egindako adierazpenetan.

Gainera, nabarmendu du atzokoa «biktimen eguna» zela, eta horregatik ez dutela polemikan sartu nahi.

Izan ere, herenegun, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia elkarrizketatu zuten TVEko saio batean. PPk, Ciudadanosek eta Voxek eskatu zuten solasaldia bertan behera uzteko, baina, azkenean, egin zuten elkarrizketa. Ondoren, Otegiri egotzi diote saio hori ez baliatu izana «biktimei barkamena» eskatzeko eta «damua» adierazteko.

Iñarrituk esan du EH Bildu edozein indarkeriari uko egitetik sortu zela, bakea eta giza eskubideak «leku guztietan» errespetatzeko, eta, hortaz, ez diotela polemikari «bazka» emango.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide