EH Bildu ez da ÂŤoztopoÂť izango Pedro Sanchezen inbestiduran

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko uzt. 20a, 00:00

Mertxe Aizpurua EH Bilduko Espainiako Kongresuko diputatuak esan du indar subiranista ez dela ÂŤoztopoa izangoÂť Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko behin-behineko presidente eta PSOEko presidentegaiaren inbestidurarako. Aizpuruak ez du zehaztu zer boto emango duen EH Bilduk, baina nabarmendu du ez direla ÂŤtrabaÂť izango, PSOEren eta Unidas Podemosen negoziazioen emaitza edozein dela ere: ÂŤEgokientzat jotzen dugun formula erabilita, ez gara oztopo izangoÂť, esan du Donostiako agerraldian; ÂŤEzetz esateko arrazoi nahikoa dugu, baina Sanchezek aurre egin behar dio egoerariÂť.

ÂŤBabes aktiborikÂť ez dutela emango ziurtatu du Aizpuruak, eta euskal herritarren eta kataluniarren erabakitzeko eskubideari ÂŤsoluzio demokratiko batÂť eskatu du. Ez du zehaztu abstentziora joko duten, baina iradoki du beren esku balego ahalbidetu ahalko luketela inbestidura.

EAJk ere ez du zehaztu oraindik bere jarrera.EBBk astelehenean egitekoa duen bileran hartuko dute erabakia Asteon, Aitor Esteban diputatu jeltzaleak Sanchezi eta Pablo Iglesiasi eskatu zien gobernu akordio bat zehazteko, baina ezkor agertu zen aukera horren inguruan: ÂŤGiro konplikatua sortu daÂť.

Alderdi katalan subiranistek ere ez dute zehaztu beren jarrera. Erabakitzeko eskubidea errespetatzeko eskatu dio JxCATek Espainiako presidentegaiari. ERCk eta EH Bilduk esana dute jarrera bateratua hartuko dutela.

Pablo Iglesias, albo batera

Bestalde, PSOEk jarritako betoa onartzeko prest agertu da Pablo Iglesias. Sozialisten eta Podemosen arteko koalizio gobernu bat sortzeko oztoporik handiena Iglesias gobernuko kide izateko baldintza zela adierazi zuen, Sanchezek. Iglesiasek esan zuen ez duela ÂŤPSOEren aitzakiaÂť izan nahi. Beraz, uko egin dio balizko koalizio gobernuko kide izateari. Sanchezek erantzun dio aztertuko duela eskaera, baina ez duela ÂŤinposiziorikÂť onartuko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide