Etxerat: «Ekarpen eraikitzaile bakarra Foro Sozialarena da»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko abu. 2a, 00:00

Euskal presoen harrerei buruz sortutako polemikan «ekarpen positibo bakarra» Foro Sozialak egin duela uste du Etxerat-ek, euskal presoen senideen eta lagunen elkarteak -harrerak «gune itxietan» egitea proposatu zuen Foro Sozialak, eta auzia ez judizializatzea-. Naike Diaz Etxerat-eko bozeramaileak azaldu duenez, era horretako liskarrek «lokaztu» egiten dituzte oraindik konpontzeko dauden gatazkak: «Azkenaldian hitz egin diren gaiez gain, epe motzean egin beharreko lanak daude, eta, horretarako, oinarrizkoa da ausardia».

Etxerat-ek nabarmendu du presoen auzian badirela «berehala» konpondu beharreko aferak; besteak beste, euskal presoen sakabanaketa eta urrunketa.

Urtero legez, Loiolako santutegian (Azpeitia, Gipuzkoa) bildu ziren atzo presoen senideak. San Ignazio egunaren harira, prozesioa egin zuten agintariek, eta santutegi atarian elkarretaratzea egin zuen Etxerat-ek. Ohi dutenez, ordezkari politikoei dokumentu bat eman zieten, urteko balorazioarekin. Presoen aurkako «salbuespen politikak» amaitzeko eskatu dute agiri horretan.

Asmoa zuten Iñigo Urkullu lehendakariari emateko, baina ez zen Loiolan izan atzo. Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok jaso zuten dokumentua. Salatu dute iaz Eusko Jaurlaritzari emandako agiriak ez duela erantzunik izan. «Urte bat pasatu da, eta erantzuna jaso nahiko genuke». Gutun hartan, «bilkura bat» egiteko eskatu zion Etxerat-ek Urkullu lehendakariari. Diezek nabarmendu du bizikidetzan «urratsak» egin nahi dituztela, sufrimendua «areagotzen» ari delako oraindik.

Atzoko elkarretaratzean gogoan izan zuten irailean hasiko den epaiketa: presoen defentsarekin lotutako 47 lagun epaituko dituzte. Salatu dute auzi horrek ez duela «tokirik» egungo egoeran, «erabat anakronikoa» dela. Erakundeei eskatu diete izan dezatela «parte hartze handiagoa».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide