Desagerrarazitako zazpi lagunak aurkitzeko "tresnak martxan jartzeko" eskatu du Foro Sozialak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko abu. 31a, 13:00

"Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, euskal gatazka delakoaren testuinguruan behartuta desagerrarazi diren, eta orain arte dokumentatuak dauden zazpi pertsonak non dauden jakiteko beharrezko diren tresnak eta mekanismoak martxan jarri behar dira". Hala eskatu dute gaur Nekane Altzelai eta Tasio Arrizabalaga Foro Sozialeko kideek, Donostian egindako agerraldi batean. Behartutako desagertzeena "beldurra barreiatzeko estrategia bat" dela azaldu dute, eta Euskal Herrian ere erabili izan dela. Horren adibide dira gaur aipatu dituzten kasuak: Jose Humberto Fouz Escobero, Jorge Juan Garcia Carneiro eta Fernando Quiroga Veiga galiziarrena -Miarritze (Lapurdi) eta Donibane Lohitzune artean desagertu ziren, 1973an-, Eduardo Moreno Bergaretxerenak Pertur-ena -1976an, Behobian (Lapurdi)-, Tomas Hernandezena -1979an, Hendaian (Lapurdi)-, Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-rena -1980an, Ziburun (Lapurdi)-, eta Jean-Louis Larre Popo-rena -1983an, Leonen (Landak, Okzitania)-.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide