Auzitegi Nazionalak ez du debekatu gaurko Ospa Eguna

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko abu. 31a, 00:00

ALTSASU. Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du debekatu gaur Altsasun (Nafarroa) egingo den Ospa Eguna. Herenegun, Fiskaltzak eskatu zion egun hori galarazteko, baina, Ismael Moreno epaileak ebatzi duenez, ez dago deliturik egingo delako zantzurik aurretiazko neurri hori hartzeko. Zehaztu du, gainera, debekua «giza eskubideen murrizketa bat» litzatekeela.

2010etik ospatzen da Ospa Eguna Altsasun, eta Espainiako segurtasun indarrak Euskal Herritik joateko eskatzeko antolatzen da. Fiskaltzak argudiatu zuen ETAren «helburu taktikoa» duela, terrorismoaren biktimak iraintzen dituela, eta «gorroto» delitutzat jo daitekeela. Epaileak ez du halakorik ikusten, baina Nafarroako Gobernuko Barne Kontseilaritzari eta Espainiako segurtasun indarrei agindu die zaintzeko gaur han egingo diren ekitaldiak, ez dadin terrorismoa goratu edo justifikatu, edo biktimak iraindu. Hori gertatuko balitz, hori egiten dutenak identifikatzeko eta haien nortasun agiriak epailearen esku uzteko eskatu du. 12:00etan hasiko dira ekitaldiak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide