Zigorra amaitu arren, Marixol Iparragirrek preso darama astebete

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko ira. 3a, 00:00

Marixol Iparragirre Guenetxeari (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1961) abuztuaren 27an amaitu zitzaion Frantzian ezarri zioten hogei urteko kartzela zigorra, baina oraindik preso daukate, Reauko espetxean. Frantziak bihar arratsaldean Espainiaratuko du, Madrilen epaitzeko, Auzitegi Nazionalean. Iazko maiatzean, Iparragirrek jarrio zion ahotsa, Josu Urrutikoetxearekin batera, ETAk bere desegitearen berri eman zueneko adierazpenari.

Eskoriatzako Presoen Aldeko Plataformak eta Donostiako Antiaguako Kalera Kalera dinamikak idatzi batean azaldu dute Iparragirrek kalean beharko lukeela, zigorraren bukaera dela-eta, eta Espainian lituzkeen auzibideak deitoratu dituzte: «Auzitegi Nazionalak haren aurka igorritako euroagindu eta estradizio eskaerak polizia etxe eta Guardia Zibilaren kasernetan torturapean erauzitako aitorpenetan eta polizia zerbitzuek eraikitako frogetan oinarritutako dosierrak dituzte oinarri. Gainera, egozten zaizkion egitateak oso aspaldikoak dira; berriena, duela bi hamarkada baino gehiagokoa». Efe berri agentziak zabaldu du Luiciano Cortizo Espainiako armadako komandantearen hilketagatik (1995) epaituko dutela.

Iparragirrek hogei urte zituela egin zuen etxetik ihes. 2004an atxilotu zuten, Frantzian, ETArekin lotuta. Urteetan izan da EPPK-ren eledunetako bat, eta azkenaldian, besteak beste, Max Brisson Frantziako senatariarekin eta Vincent Bru diputatuarekin, Jose Bove eurodiputatuarekin eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin bildu izan da. Eskoriatzako eta Antiguako taldeen arabera, euskal presoaren inguruan «Espainiako indar juridiko, polizial eta mediatikoek antolatu duten kanpainaren atzean arrazoi argi bat dago: Euskal Herrian kosta ahala kosta eraikitzen ari den bake ekimena sabotatzea». Uste dute kanpaina horrekin «Iparragirre epaitu gabe aurretiaz kondenatuz haren kartzelatzea ezinbesteko bihurtzeko giroa sortu» nahi dutela.

«Gatazkaren konponketan» urratsak egitea aldarrikatu dute. «Iparragirreren askatasunak indarra emango lioke urteotan landutako bideari, presoen Euskal Herriratzea Espainiako Estatuan ere abian jartzeko bidea irekiz eta gatazkak kalte egindakoek behar duten erreparaziorako aukera berriak zabalduz».

Aspiazu, Espainiaratua

Atzo, Frantziak Garikoitz Aspiazu Rubina euskal presoa aldi baterako Espainiaratu zuen, Auzitegi Nazionalak Jose Maria Lidon epailearen hilketarekin lotutako epaiketa egin diezaion. Soto del Real (Madril) espetxean sartu dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide