Macronen potreta bat deslotu dute auziaren bitartean

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko ira. 12a, 00:00
PARIS. Atzo, zortzi aktibistaren eta kazetari baten epaiketa iragan zen Parisko Auzitegian, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen potretak kentzeagatik Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herriko etxetatik. Aldi berean, aktibista ekologistek 130. potreta deslotu zuten Saint Ouengo (Ile-De-France) Herriko Etxetik, «akusatuei elkartasuna helarazteko eta gobernuaren politika klimatikoa salatzeko». Akusatuei taldean eginiko lapurreta egozten zaie, eta, horregatik, bost urteko kartzela zigorra betetzera eta 75.000 euroko isuna pagatzera kondenatzen ahal ditu auzitegiak.

G7koen goi bileraren garaian, ekologistek Baionan atera zituzten ordura arte lapurtutako 128 potretak, salatzeko Macronen «engaiamendurik eza» klima larrialdiarekiko. Urte osoan Bizi, Alternatiba eta ANV COP21 mugimenduek eramandako kanpainaren emaitza izan zen. Joan den maiatzaren 28an, Bizi mugimenduko zazpi kide atxilotu zituzten. Aurretik, apirilaren 9an, bost kide Baionako polizia etxera deitu zituzten deklaratzera.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide