Baterak gogoeta foro bat eginen du instituzioez

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko ira. 13a, 00:00

BAIONA. Batera plataformak foro bat eginen du Ipar Euskal Herriko instituzioez hausnartzeko, Nikolas Blain eta Jakes Bortairu kideek Baionako prentsaurreko batean azaldu dutenez. Hilaren 21ean izanen da topaketa, Baionako Arte eskolan, Iparraldeko instituzioa: nora joan nahi dugu? izenpean. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte.

Euskal Elkargoak hilabete honetan bere barne antolaketari eta geroari buruzko eztabaida batzuk abiatuko ditu, eta Bateraren helburua gogoeta horri ekarpenak egitea izanen da, «kanpoko esperientziak aztertuz, besteak beste».

Foroko hitzaldi bat Nortasuna eta lurraldetasuna: instituzioen legitimitateaz izanen da, eta Euskal Elkargotik Lurralde Kolektibitatera iristeko eman beharreko pausoak izanen dira eztabaidaren erdigunean. Elkargoko antolaketa hobetu: demokrazia parte hartze gehiago izanen da beste gai bat.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide