Esne saltzailearen kontuak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2019ko aza. 10a, 23:24

Agian bere kasa egingo zuen, edo agian norbaitek aholkatuta. Baina Sanchezek hauteskundeetara deitzea erabaki zuenean, itxura du norbaitek esne saltzailearen kontuak egin zituela bere alderdian. «Podemos eta Ciudadanos jaitsi egingo dira eta errenta horiek PSOEk jasoko ditu. Horrek are eta errazago egingo du Sanchez presidente», pentsatuko zuen. Zenbat amets zapuztu zaizkion kontuak egin zituenari hauteskundeetako emaitzak jakin ondoren!
Izan ere, PSOEk berak hiru diputatu gutxiago izango ditu kongresuan, eta bere balizko ezkerreko aliatuek (Unidas Podemos eta Mas Pais) lau gutxiago. Hala, ahulago ekingo dio presidente izateko ahaleginari Sanchezek, eta horrek berehala harro ditzake alderdi barruan atezuan dituen arerioak. Ez litzateke harritzekoa bihartik aurrera kritikak entzuten hastea bere alderdikideen artean.
Zeren, horrenbeste buelta eman eta gero, zenbaki eskasagoak ditu Sanchezek, eta bi aukera zail gobernatu ahal izateko: PP konbentzitzea abstenitu dadin, edo ERC eta independentista katalanak konbentzitzea babes dezaten. Beraz, egoera ikusita, agian ez litzateke guztiz baztertu behar hilabete gutxi barru berriz bozak izatea Espainian. Eta, erne, ze horietan jadanik Sanchez nekez izango da hautagai, eta eskuinak eta eskuin muturrak osatutako blokea are eta sendoagoa izan daiteke.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide