«Balio politiko handiko urratsa da, normaltasun politikoaren isla ere badelako»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko urt. 22a, 00:00

Zer nabarmendu dezakezu Nafarroako Gobernuarekin sinatutako aurreakordioaz?

Balio politiko handiko aurreakordioa dela. Argi dago Nafarroan badagoela, eskuinaren aurrean, gehiengo alternatibo bat. Gehiengo hori parlamentuan islatua dago, eta, horren barruan, gai izan behar dugu gure artean hitz egiteko, adosteko eta akordioak lortzeko. Legealdi hasieratik esan genuen EH Bildu ez dela eskuinarekin lerratuko, eta Nafarroako Gobernuari planteatu genion gauzak horrela bi aukera zituela: eskuinera begiratu ala ezkerrera begiratu. Zorionez, aurrekontuen negoziazioari dagokionez, ezkerrera begiratu du.

Zertan aldatu da PSNren jarrera EH Bildurekin?

Legealdi hasieran, PSNk eutsi nahi izan zion jarrera zurrun eta itxi bati, baina, azkenerako, negoziazio prozesu bati heldu eta gurekin akordio bat erdietsi dute. Normaltasun politikoaren isla da.

Zeintzuk dira aurreakordioaren edukiak?

Aurreakordio honek aukera ematen digu, gastu muga igota eta zuzenketa partzialen bidez, aurrekontu proiektua hobetzeko. Gure lehentasuna da herritarren eskubideetan aurrera egitea, zerbitzu publikoak indartzea, lurralde kohesioa sustatzea eta landa eremuari behar duen bultzada ematea. Norabide horretan joanen dira gure zuzenketak.

Konpromisoa hartu duzue aurrekontu proiektua atzera ez botatzeko; baina, nola? Abstentzio bidez ala baiezko botoekin?

Honako hauek ez dira EH Bilduk eginen lituzkeen aurrekontuak, inondik inora. Argi dugu gabeziak dituztela, eta desadostasunak izan ditugu gobernuarekin. Hala ere, igartzen da aurreko legealdian ezarritako zenbait ildori eusteko ahalegina, eta, guretzat, hori bada abiapuntu bat. Ez dugu oraindik erabaki abstentziora joko dugun ala aurrekontuei baiezko botoa emanen diegun. Ziurrenik, hori erabakiko dugu onartutako zuzenketen arabera, proiektuaren azken argazkia ikustean.

Navarra Sumak gogor hitz egin du akordioaren kontra...

UPNren egoitzan, zaharrak berri. Sorgin gurpiletik ezin atera dabiltza. Aintzat hartu behar dugu, halaber, honako hau bosgarren urtea dela Nafarroako Gobernutik kanporatu genituela, eta oraindik ez dute errealitate hori asimilatu. Gainera, erabat bakartuta daude parlamentuan: hogei parlamentari dituzte, bai, baina euren pisu politikoa hutsaren hurrengoa da. Horren aldean, gainerako guztiok frogatu dugu gai garela akordio politikoak erdiesteko. UPNko militanteek, gainera, aurki eginen dute kongresua. Han, nolabait justifikatu beharko dute Navarra Sumaren ezintasuna, eta horrek ezinegona eragiten die.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide