Etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko urt. 23a, 00:00
Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Haimar Altuna eta Oihana Garmendia atzo eguerdian artean atxilotuta zeuzkatela, Espainiako Barne Ministerioak prentsa ohar batean iragarri zuen hurrengo orduetan aske utziko zituztela, eta autoritate judizialaren esanetara geratuko zirela. Auzitegi Nazionalak agindu zuen operazioa, baina deklaratzera ez zituzten epailearen aurrera eraman, baizik eta Guardia Zibilaren kasernetara, gero libre lagatzeko, oharrekoa egiaztatuz. Horren guztiaren esplikazioa? Bill Clintonek AEBetako 1992ko hauteskunde kanpainan George Bushen aurka erabilitako The economy, stupid-en bertsio errepresibo espainola etortzen da burura: Guardia Zibila, baboa. Hor dagoela oraindik. Kasurako, Espainiako gobernu berriak baluke asmorik eta presiorik bestelako espetxe politika bat garatzeko; Guardia Zibilak ez du hor ere gauzak errazteko asmorik eta ez presio sentsaziorik, gobernuak kendu eta ipini arren haren arduradun nagusiak.

Politikoki eta humanoki eztabaidagarriak izan ahal dira euskal presoen harrera batzuetako erakustaldiak, ETAren biktima askorentzat mingarriak izateagatik, baina hortik jauzi handia dago, ministerioak egotzi bezala, «biktimen umiliazioa eta gutxiespena» gertatu dela esatera. Gainera, nekez argudia daiteke «terrorismoaren goratzearen» akusazioa. Baina Espainiako judikatura...

Hala ere, estatu aparatuok egun zaila dute halako operazioekin-eta euskal politika eta elkarbizitza baldintzatzeko. Jada ez dago akzio-erreakzio espiralik; gatazkaren parte batek orain hamar urte utzi zion estrategia politiko-militarrari, eta etxeko lanak egin ditu. Etorkizunera begira dago euskal gizartea, eta biharko egunean ere izango dira presoen harrerak. Denek ere lehengo eskeman dagoen partea ahultzen joateko neurriak hartuz gero, hobeto.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide