Iruñeko Udalean ere bakartuta dago Navarra Suma

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko ots. 7a, 00:00

Iruñeko Udalean, Navarra Sumak du agintea. Enrique Maia alkate izateak ahalmena ematen dio neurri asko ezartzeko. Ez erabat. Abenduan, oposizioak atzera bota zituen aurrekontuak. Asteon, EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik hitzartu dute iaz onartutako milioi bat euroren inbertsioei bide ematea. Atzo, udaleko osoko bilkuran, neurria onartu zen, eta agerian geratu zen Navarra Sumaren bakardadea.

EH Bilduko Joseba Asironen ustez, Navarra Sumak porrot egin du berriz, eta Maiari eskatu zion alboratu ditzala neurri atzerakoiak. Orain arte, Maiak uko egin dio EH Bildurekin hitz egiteari, baina, emaitza eragotzi nahirik, hiru taldeekin hitz egin zuen, baita EH Bildurekin ere.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide