Aita Marik porturatzeko baimena jaso du

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko ots. 12a, 00:00

SIZILIA. Italiako agintariek Siziliako Mesinna portura joateko baimena eman diote Aita Mari ontziari. Atzo arratsaldean, Lampedusa uhartearen hegoaldean zegoen. Azken astean erreskatatutako 158 lagunak datozen egunetan porturatuko dira —hasieran 153 zirela esan zuten—. Aita Mari ontziak berak jakinarazi duenez, bihar porturatu nahi dute, baina ez dakite posible izengo den. Eguraldiaren iragarpenak begiratzen ari dira, baldintza egokiak dauden unea aukeratzeko.

Itsasontzian zeudenek pozik hartu dute porturatzeko baimenaren berria. Izan ere, ekaitza datorkie gainera, eta kezkatzen hasita zeuden. Ontzia bete-beteta dago: Mediterraneo erdialdean 93 lagun erreskatatu zituen igandean, eta beste 65 herenegun eguerdian. Jakinarazi dutenez, denak ondo daude.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide