Memoriaren eraikuntzaren nazioarteko bost aditu hizlari, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko ots. 18a, 00:00

Gatazka armatuak izan dituzten hainbat herrialdetako memoriaren eraikuntzan aditu diren bost lagunekin solasaldi saio bat egingo du Foro Sozial Iraunkorrak, bihar, Donostian, Carlos Santamaria zentroan (18:00), Paz con Dignidadekin eta EHUrekin elkarlanean. Foro Sozialaren lan ardatz nagusietako bat memoria «barneratzailea» eraikitzea da, eta, horretarako, eragile desberdinen arteko «adostasunak» landu nahi ditu. «Bizi izan duguna ahaztu gabe, kontakizunaren bataila deritzona gainditzea dugu helburu». Foroak aitortu du oraindik ere asko dagoela egiteko arlo horretan, eta kanpora begiratzea ona dela iruditzen zaio.

Bost hizlari izango dira: Rodrigo Gomez Tortosa argentinarra, abokatua, politologoa eta NBEko Behartutako Desagertuen Batzordeko kidea; Ndeye Marie Sagna, abokatua eta 1999an Casamance eskualdean (Senegal) bake prozesua sustatzeko sortutako emakumeen elkarteko kidea; Gloria Guzman Orellana salvadortarra, feminista, aktibista eta Asociacion de Mujeres por la Dignidad y la Vida elkarteko kide ohia; Gustavo Meon?o, Guatemalako bakerako trantsizioan lan egin zuena; eta Maritze Trigos, Dominikar Errepublikako erlijiosoa eta giza eskubideen aldekoa.

Ika-mika biktimen auzian

Nafarroako Gobernuak kritikak jaso ditu igandean ez zelako egon Iruñean ETAren biktimen oroimenerako ekitaldi batean, eta Ramon Alzorriz PSNko eledun parlamentarioak erantzun du bere alderdiak «min» hartzen duela halakoak entzuten dituenean, «PSN beti egon eta egongo baita biktimekin». Erantsi du PSNkoak ere biktima izan direla, eta haiek ere nahi dituztela memoria, justizia eta erreparazioa.

Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentarioak «terrorismoaren biktimen ingurukoen mina modu alderdikoi batean» erabiltzeari uzteko eskatu du. Javier Esparza Navarra Sumako parlamentarioak «gezurtzat eta iraintzat» jo du Barkosek esandakoa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide