Arastik azalpenak eman ditzala eskatu du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko ots. 25a, 00:00

IRUÑEA. Ostiral gauean Iruñeko Alde Zaharrean egiten ari ziren kalejira bati oldartu zitzaion Espainiako Polizia, eta 14 urteko neska bat zauritu zuten. EH Bilduk Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren agerraldia eskatu zuen atzo, poliziaren jarrera azaltzeko. Adolfo Arraiz EH Bilduko bozeramailearen ustez, «neurriz kanpokoa eta ezin zurituzkoa» izan zen.

Lekuko batzuen arabera, polizia Kale Nagusian agertu eta parte hartzen ari ziren gazteak identifikatzen hasi zen, baina, metro batzuk aurrerago, furgoneta batean sartu ziren abiadura handian. Zauritutako gaztea erori egin zen, eta poliziek atxilotu, furgonetan sartu eta polizia etxera eraman zuten. Gero, ospitalera eraman zuten, eta hainbat iturrik esan dute pelbisa hautsita duela.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide