Iturgaiz «berme bakarra» dela dio Casadok

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko ots. 29a, 00:00

ERMUA. Pablo Casado PPko presidentea Ermuan (Bizkaia) izan zen atzo goizean, eta, bertan, adierazi zuen PP eta bere lehendakarigai Carlos Iturgaiz direla «kudeaketa onaren, eraginkortasunaren eta zintzotasunaren berme bakarra». Casadok EAJren aurka egin zuen, besteak beste, De Miguel auziko epaia gogora ekarrita, eta Zaldibarko zabortegiaren hondamendia adibide jarrita: «Ez du jakin izan hondakin politika kudeatzen». Horregatik, uste du Iturgaiz dela «alternatiba bakarra» Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiaren aurrean.

Iturgaiz esker onez mintzatu zitzaion Casadori, eta esan zuen «ilusioz» ekiten ari zaiola PPren lehendakarigai izateko «erronkari»: «Euskal herritarrek jakin dezatela proiektu bat dagoela: Espainiaren batasuna eta askatasuna». Era berean, iragarri zuen apirilaren 5ean PP «erreferente» izango dela «milaka herritarrentzat».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide