Iruñeko kalejirako aferako gazteek ez dute deklaratu

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mar. 5a, 00:00

IRUÑEA. Iruñeko inauterietako kalejira bateko aferagatik Espainiako Poliziak bere egoitzara deitutako zazpi gazteek uko egin diote haren aurrean deklaratzeari, eta kasua Iruñeko Epaitegira pasatuko da. Epaileak erabakiko du auziarekin jarraitu ala ez. Poliziak «desordena publikoak» eragitea egotzi die —17 eta 23 urte artean dituzte; adingabeak dira gehienak—.

Otsailaren 21ean, Alde Zaharreko kalejira batean, Poliziaren furgoneta bat San Frantzisko plazan sartu zen abiada bizian, eta 14 urteko neska bat harrapatu zuen, lekukoen arabera; komisariatik pasatu ostean, gaztetxoa erietxera eraman zuten. Astebete egin zuen ospitaleratuta. Hura ez da atzo Poliziak Chinchilla jeneralaren kalean daukan egoitzan izan ziren zazpi lagunetako bat.

Alde Zaharreko Jai Batzordeak antolatuta, elkarretaratze bat egin zuten otsailaren 22an, Udaletxe plazan, eta AZ Ekimenak auzoko batzar batera deitu du biharko (18:30, Kale Nagusia, Plazara!). «Inauterietan Polizia auzoan sartzea ez da nolanahi pasatzen utzi behar. Auzokideon artean solastatu eta erantzun bat eman behar dugu».

Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak ez du azalpenik emango parlamentuan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide