Macronek arrakastarako aukerarik gabe egingo die aurre herriko bozei

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mar. 14a, 00:00

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ahalik eta azkarrena egin nahi ditu biharko herriko bozak, ezer ez baita gertatuko hark espero zuen bezala. Ez zuen aurreikusi bere agintaldiko krisirik handiena —Jaka Horiak—, bere alderdiak ez zuelako sustrairik maila lokalean, baina bozek ez diote erabat konponduko arazo hori. Ez hori bakarrik: izaera lokala eman nahi izan dion arren, ez dago zalantzarik emaitzak ikuspegi nazionalarekin aztertu beharko dituela, bere agintaldiari buruzko galdeketa itxura izango dutelako.

Kanpainan, Frantziako presidenteak ez du parte hartu bere hautagaien ekitaldietan, emaitzek bere figuran eta agintaldian eraginik ez izateko, eta, aldi berean, bere parte hartzeak alkategaien kanpainan eta irabazteko aukeretan eraginik ez izateko. Panorama lazgarria da Macronen Errepublika Martxan-entzat, inkestek ez baitiote aurreikusten ia alkatetzarik hiririk handienetan.

Besteak beste, gobernuko hamar ministro dira alkate bilakatzeko hautagai, Frantziako presidenteak bozei eman dien garrantziaren erakusle; baina horiek dira, hain justu, Macronen agintaldiak sortu duen haserrearen ondorioak jasan ditzaketenak. Tartean dago Edouard Philippe lehen ministroa, iparraldeko Le Havre hiriko lehian; alkatetza berriz lortzen ez badu, baliteke dimisioa eman behar izatea, eta horrek beste krisi bat sortuko luke gobernuan.

Berez, Macronen apustu handia Paris hiriburua zen, baina arazoak besterik ez ditu izan igandeko data hurbildu ahala. Hautagaien arteko desadostasunez gain, kanpainan izandako eskandaluek erabat astindu dute alderdiaren hautagaitza, eta, inkestek diotenez, ez du lortuko 2017ko oinarri elektoralari eustea.

Abstentzioaren eragina

Gainera, ikusteko dago koronabirusaren mehatxuak zer-nolako eragina izango duen abstentzioan. 2014ko hauteskundeetan, abstentzio tasa inoizko handiena izan zen: %37,8 bigarren itzulian.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide