1.359 pertsona kutsatu dira, eta 44 hil

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mar. 19a, 00:00

COVID-19 kasuak gora eta gora ari dira oraindik ere, eta Euskal Herrian 1.359 pertsona daude kutsatuta. Araban, beste 71 kasu daude, eta, guztira, 545 daude gaixo. Nafarroa da kutsatu gehien duten lurraldeetan hurrengoa (386), eta Bizkaian atzeman dute kasu berri gehien (96). Lurralde horretan, guztira, 297 pertsona daude kutsatuta. Gipuzkoan, apalagoak dira kopuruak. 131 pertsonak eman dute positibo, eta horietako 41 dira berriak. Euskal Herrian, koronabirusa zuten beste lau pertsona hil dira, eta 44 dira guztira —27 Araban, zortzi Bizkaian, bost Gipuzkoan eta lau Nafarroan—. Ipar Euskal Herriko kopurua ezin da zehatz jakin, baina gutxienez zazpi eri daude Baionako ospitalean.

Miguel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak jakinarazi duenez, gaixotasunari aurre egiteko, hemezortzi erizain kontratatu dituzte, eta beste dei zentro bat ireki.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide