Konfinamendutik malgutasunez atera ahalko da Ipar Euskal Herria

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mai. 8a, 00:00

Frantziako Gobernuak zehaztasunak eman ditu astelehenetik aitzina konfinamendutik ateratzeko neurriez, eta, Edouard Philippe lehen ministroaren hitzetan, epidemia mugatzea lortu dutenez, «baldintzak beteak dira». COVID-19aren hedapenaren arabera, bi eremu bereizi dituzte: gorria eta berdea. Ipar Euskal Herria eremu berdean da, konfinamendutik malgutasun handienarekin aterako den eremuan.

Hala, hilaren 11tik aitzina, enpresa gehienak ohiko jarduerara itzuliko dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, baina, jende multzo handiegiak ez osatzeko, ordutegiak antolatzera deitu du Muriel Penicaud Lan ministroak. Komertzio gehienak ere normal irekiko dituzte, ostatu, jatetxe eta halakoek izan ezik. «Ondoko asteetan bide beretik segitzen bada, bigarren fasera pasatzea pentsatzen ahalko dugu». Orduan irekiko lituzkete ostalaritzako guneak.

100 kilometroko perimetroan mugitzen ahalko dira Iparraldeko herritarrak —mugarik gabe Pirinio Atlantikoetako Departamenduan—. Muga hori gainditzeko, jada eskuragarri den ziurtagiri berri bat ukan beharko da. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxia egonen da gutxienez ekainaren 15era arte.

Garraio publikoen sarea berriz martxan emanen dute —Ipar Euskal Herrian, %80—, baina maskara eramatea baitezpadakoa izanen da 11 urtetik gorakoentzat.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide