Gorrotxategi, hauteskunde kanpaina murriztearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mai. 21a, 00:00

EAJren hainbat buruzagik azken egunetan adierazi dutenez, salbuespen egoera kontuan hartuta eta «arriskuak arintze aldera», ez litzateke «ideia txarra» izango datorren uztailaren 12an egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina astebetera murriztea. Baina Equo Berdeak eta PSE-EE kenduta, gainontzeko alderdiak kontra agertu dira. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos koalizioaren lehendakarigaiak, esaterako, ez du ulertzen «zergatik, zertarako», nahi duten kanpaina laburtu.

Gorrotxategik atzo ETBn nabarmendu zuenez, kanpainak bi aste iraun behar du, ohi bezala, «legeak ezartzen duelako, eta hori jartzen duelako, gainera, lehendakariak sinatutako dekretuan». Haren esanetan, «argudio asko» dauzka jarrera hori defendatzeko: «Ariketa demokratiko sano batek eskatzen du kanpainarako gutxieneko denbora bat egon dadila». Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak ez daki kanpaina murrizteak «nori egiten dion mesede».

Muriel Larrea PP+Cs koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburuarentzat, Iñigo Urkullu lehendakariak kanpaina murriztu nahi du izurriaren kudeaketa «penagarriaz» azalpenik eman behar ez izateko.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak herenegun azaldu zuenez, bi aldagai izango dituzte kontuan kanpaina laburtu ala ez erabakitzeko orduan: batetik, horrek zer kostu eragingo duen diru kutxa publikoan; eta, bestetik, behar beste denbora egon dadila alderdi bakoitzak bere mezua plazaratzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide