'Sortu errudun' dioten pintaketak egin dituzte Bilboko alde zaharreko herriko tabernan

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mai. 21a, 10:04

Patxi Ruiz euskal presoa egiten ari den gose eta egarri grebaren harira, hainbat pintaketa egin dituzte zenbait lagunek hainbat alderdiren egoitzetan, besteak beste. Azkena Bilboko alde zaharreko herriko tabernan egin dute. 'Sortu errudun' margotu dute.

Alderdi sozialistaren eta jeltzalearen egoitzetan pintaketak egiteaz gain, atzo Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren etxeko atarian ere jaurti zuten pintura, eta 'hiltzaile' zioten orriak ere utzi zituzten. Podemos-en egoitzan ere egin dituzte pintaketak.

AEMk atzo ohar bidez adierazi zuen "herri presioa" garrantzitsua dela Patxi Ruizen egoera mahai gainean jartzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide