«Sortu errudun» pintatu dute Bilboko alde zaharreko 'herriko tabernan'

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mai. 21a, 14:56

Patxi Ruiz euskal presoa egiten ari den gose eta egarri grebaren harira, pintaketak egin dituzte zenbait lagunek alderdi batzuen egoitzetan, besteak beste. Azkena Bilboko alde zaharreko herriko tabernan egin dute. ÂŤSortu errudunÂť margotu dute.

Alderdi sozialistaren eta jeltzalearen egoitzetan pintaketak egiteaz gain, atzo Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren etxeko atarian ere jaurti zuten pintura, eta ÂŤhiltzaileÂť zioten orriak ere utzi zituzten. Podemosen egoitzan ere egin dituzte pintaketak.

AEMk atzo ohar bidez adierazi zuen ÂŤherri presioaÂť garrantzitsua dela Patxi Ruizen egoera mahai gainean jartzeko.

Batzokietan ere pintaketak

Bart gauean bertan, pintaketak egin dituzte AbadiĂąoko eta Durangoko batzokietan, EAJko Bizkai Buru Batzarrak salatu duenez. Patxi Ruiz borrokan, Amnistia, Patxi duintasun eredu zara eta Amnistia osoa mezuak idatzi dituzte horietan, eta BBBk alderdi politikoei dei egin die ÂŤjarduera totalitarioak irmokiÂť gaitzestera.

Azken egunetan, guztira hamahiru batzokitan egin dituzte pintaketak. ÂŤZenbakiek eta alderdi politikoen kontra eginiko erasoek agerian uzten dute halako jarduera mafioso eta totalitarioak ugaritu direla, eta, gainera, gauez egin dira gaur egungo alarma egoerarako ezarri diren konfinamendu arauak urratuz, gainerako hiritarrek arauok errespetatzen ari diren bitarteanÂť, azaldu du EAJk ohar batean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide