Akordio baten hiru ondorio

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mai. 21a, 16:28

Taula politikoan kolpe bat eman du azken orduetan PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk Lan Erreformaren derogazioaren inguruan lortutako akordioak nahiz hitzarmen hori argitaratu eta hiru ordu eskasera PSOEk eginiko Ăąabardurak. Akordioak jokalekuak zabal ditzake Madrilen, baina itunaren eragina berehalakoa izan daiteke euskal politikagintzan ere.

Akordioaren edukiaz harago, aldagai ugari mugiaraz ditzakeen ondorioak sortu ditzake atzoko sinadurak. Batzuk, Madrilera begira: PSOE Ciudadanosekin flirteatzen hasi den asteotan, Unidas Podemosek EH Bilduren Troiako zaldia sartu dio Sanchezen gobernuari. Ciudadanos PSOErengandik uxatzeko antidotoa izan daiteke indar subiranista; separatistek betetzen duten espazioan, lekurik ez nazionalista espainiarrentzat. Baina pasatuko da izurria, eta bidean deskonfiantza gehiegi utziko ditu PSOEk legealdi oso bat kudeatzeko; saio bakarrean balizko bazkide ugari haserretu ahal izan ditu ERC -Ciudadanosi men egiteagatik-, EH Bildu -akordioa hiru ordura aldatzeagatik-, eta Ciudadanos, EH Bildurekiko ituna ezkutatzeagatik.

EAJrentzako abisua ere izan daiteke atzoko hitzarmena; EH Bildu sustatuta, euskal mintzakidetzaren monopolioa ken diezaiokete PSOEk eta UPk EAJri, eta auzitan jarri euskal agendatzat jo daitekeenaren eta EAJren agendaren arteko bat egite ia osoa. Etorkizuneko negoziazioetara begira, bi eskaintza izateak merketu lezake bakoitzak kobratu nahi duen prezioa.

Baina, batez ere, ikusteke dago atzokoak nolako eragina izan dezakeen uztailaren 12ko hauteskundeetan. Pieza handia ehizatu du EH Bilduk, akordioa sinatze hutsarekin: indar subiranistaren siglei lotuko zaie Mariano Rajoyren gobernuak ezarritako lan erreforma bertan behera utzi -edo lehentasunetan jarri- izana, kalean mobilizazio jendetsuak eragin zituena. Eta, batez ere, egunotako markoa aldatu du, hain lokaztua zaion joko zelaia -pintaketak, kondena, gatazkaren kontakizuna- bigarren plano batean utzi eta fokua ezkerreko politika publikoetan jarrita; lorpen bat, 52 egun falta dituen lasterketan.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide