Asier Ezeiza euskal presoa aske geratu da

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mai. 21a, 19:53

Asier Ezeiza Aierra euskal presoa (EPPK) aske geratu da gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalak askapen autoa kaleratu eta Frantziako zigorra bete ondoren. Hernanikoa (Gipuzkoa) da Ezeiza.

Frantziak Espainiaren esku utzi zuen urte hasieran, epaiketa bat egin ziezaioten. Soto del Realgo (Madril) espetxera eraman zuten, hil bukaeran Madrilen epaiketa egiteko. Absolbitu egin zuten, eta Frantziara bidaltzekoak ziren, zigorra osorik betetzeko, baina COVID-19a dela-eta Zaballan (Araba) egon behar izan du. Frantziako zigorra bete duenez, libre utzi dute.

2008an atzeman zuten Ezeiza, Frantzian, ETArekin lotuta.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide