Rikardo Arregi sarietan bi sari emango dituzte

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mai. 28a, 00:00

BILBO. Rikardo Arregi sariaren 32. aldia izango da aurten, eta, iaz bezala, bi sari emango dituzte: Kazetaritza eta Komunikazio sariak. Lehenengorako, «kazetaritzaren berezko ezaugarriak» dituzten lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein euskarri eta generotakoak. Komunikazio sarirako, berriz, «formatu berriren batean» egindako lanak hartuko dituzte aintzat: esaterako, formatu digitaletan egindakoak, sare sozialetan sortu eta zabalduriko lanak, webguneak eta publizitate kanpainak. Bakoitzean saridun bakarra izango da, eta 9.000 euro eta Xabier Laka eskultorearen oroigarria emango dizkiote. 2019ko irailaren 16tik aurtengo irailaren 15era artean sortu eta zabalduriko lanak aurkeztu ahalko dira. Irailaren 18ra arteko epea dago horretarako. Andoaingo Udalak (Gipuzkoa) antolatzen du.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide