Etxerat-ek euskal presoak euskal herriratzeko elkarretaratzeetara deitu du berriz

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko mai. 29a, 11:48

Euskal presoen senideen elkarteak ostiraletako kontzentrazioetara deitu du berriz. Segurtasun neurriak errespetatuz, herri guztietako plazetan elkartzera deitu du, euskal presoen euskal herriratzea eskatzeko.

Halaber, bat egin du Sarek bultzatutako 'Izan bidea' ekimenarekin. Ekimena zera da: aplikazio bat sortu dute mugikorrerako, eta helburua da euskal herritar guztion artean egitea "bizikidetza eta bake osorako bidea". Gaurtik jaitsi daiteke aplikazioa Sareren webgunetik. 3.127.326 kilometro egitera iritsi nahi dute. Proposamena da nornabanako gisa, edo taldean, kilometroak aplikazio horretan gehitzen joatea oinez, bizikletan, igerian... eta guztien artean hiru milioi kilometro egitea, euskal presoen egoera konpontzeko eta herri honetako bizikidetza eta bakearen aldeko ibiltariak batzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide