Baionako Berdeek Henri Etxetoren alde bozkatzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko eka. 5a, 00:00

Baionako EELV Europa Ekologia-Berdeak alderdiak Henri Etxeto sozialista bozkatzera deitu zuen atzo. Agiri batean salatu zuen konfinamenduak iraun duen bi hilabeteetan kanpoko indar batzuk Baiona Berdea eta Elkarkidearen erabakian eragiten saiatu direla, Jean Rene Etxegarai auzapeza berriz hautatua izan zedin. «EELVk ez du ezkerra galaraziko Baionan». Joan den larunbatean, Henri Etxetorekin aliantzarik ez egitea erabaki zuten ezkerreko abertzaleak, ekologistak eta Frantzia Intsumisoaren zati bat batzen dituen Baiona Berdea eta Elkarkideako kideek, bi bozen aldearekin. Erabaki hori ulergaitza zaie ekologistei: «Nola ukatu liteke ezkerreko hiru zerrenden aliantza, negoziazioan BBEko kideek emandako mandatuak eskatzen zuen guzia lortu ondotik?».

«Suntsitze sistematikoa»

EELVren hitzetan, konfinamenduak iraun duen bi hilabeteetan BBE zerrendatik kanpo «suntsitze sistematiko bat» antolatua izan da, «berri faltsuen bidez», eta horrek bigarren itzulirako aliantza zabala ezinezkoa zelako ideia garatu du. Baionako EELVk eskerrak eman dizkio Jean Claude Iriart BBEko zerrendaburuari, «baldintza zailetan» kanpaina eramateagatik. Baina agirian erabilitako tonu gogorrak dudak sor litzake BBEren etorkizunaz: «Gaur egun dugun penaz eta lotsaz harago, afera honek zauri iraunkorrak utziko ditu».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide