Zaldibarko auzia ikertzeko eskatuko du PP-C's taldeak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko eka. 9a, 00:00

Carmelo Barrio EAEko PP-C's koalizioaren Arabako zerrendaburuak iragarri du datorren legealdia hastean Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko hondamendiaren auzia ikertzeko batzorde bat sortzeko eskatuko duela bere taldeak, «erantzukizun politikoak» aztertzeko asmoz. Joan den otsailaren 6an izan zen luizia, eta hango enpresako bi langile oraindik ere desagertuta daude hondakinen artean: Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze. Ertzaintzak herenegun zioen «kriminalitate zantzuak» egon daitezkeela zabortegiaren kudeaketan.

Barriok prentsa ohar batean esan du Eusko Jaurlaritzak «negargarri kudeatu» duela auzia, eta «tragedia» hori ikertu beharra dagoela. «Ez da normala otsailaren 18az geroztik Jaurlaritzako inork agerraldirik eskatu ez izana Diputazio Iraunkorrean; ez Urkulluk, ez Arriolak». PP-C's-eko hautagaiaren arabera, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren gobernuak «urteetan gaizki kudeatu du» zabortegiaren ikuskaritza. «Jaurlaritzaren iluntasunak eta katastrofe honen kontrolik ezak erantzukizun politiko batzuk ezkutatu ditzakete».

Zaldibarko krisia hasi zenetik, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosekin ere kritikak egin izan dizkiote Eusko Jaurlaritzari.

Lehengo larunbatean, Zaldibar Argitu plataformak deituta, herritarren beste manifestazio bat izan zen: Eibarren (Gipuzkoa), ezbeharretik lau hilabete bete ziren egunean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide