Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko eka. 30a, 00:00

«Eskatzen diogu euskara erdigunera ekartzeko »

Ziurgabetasun handiko une zail eta konplexu batean hartuko du kargua Lehendakaritzara helduko den pertsonak. Pandemiaren ondorio lazgarriak jasatetik gatoz; beldurra eta etorkizunarekiko kezka bizi izan dituen gizarte hunkitu eta ukitu bat dugu aurrean. Enpatiarako eta elkartasunerako garaiak ditugu hauek.

Aurreko krisitik burua altxatzen hasita zegoen euskalgintza, eta azken urteotan jorratutako norabide anitzeko elkarlanak aukera handiko etorkizun itxaropentsua iradokitzen zuen. Bat-batean, ordea, pandemiak dena geldiarazi eta astindu du, hainbat ahulgune agerian utziz eta esparru batzuetan atzerapausoak eraginez. Euskaltzaleok ez gaude lasai.

Horregatik, datorren lehendakariari, euskara erdigunera ekartzea eskatzen diogu Euskaltzaleen Topagunetik. Alegia, berreraikitze-aldi honetan, euskara, bere kezka, ilusio eta erronken erdigunean izateko beti, eta euskararen biziberritzea, behar diren neurriez suspertzeko. Geroa euskaratik eraiki behar dugulako. Eta gure jendarteak antzemateko moduko aurrerapausoak ematea estrategikoak diren esparruetan: euskararen ezagutza bermatu eta hobetzea derrigorrezko hezkuntza amaitzen dutenen artean, helduen euskalduntzea bultzatzen jarraitzea, jauzi nabarmena ematea eremu sozioekonomikoan, teknologia berrietan eta eremu ez formalean (batez ere aisialdian eta ikus-entzunezko eskaintzan —bereziki EiTBn—), euskal kulturari eta sortzaileei bultzada ematea, eta euskaltzaleen mugimendu antolatua babestea, lankidetza dinamikak sustatuz, aipatu xedeak lortze aldera.

Jauzi hori emateko, gobernua osatuko duten kontseilariek helburuokin bat etorri behar dute, bere egin eta eredua eman, euskara ez baitagokio Kulturari bakarrik. Hizkuntzarena, sail guztiak zeharkatzen dituen gai estrategikoa da. Gure azken proposamena, beraz, hau da; hurrengo gobernua Arigune iraunkor bihurtzea, eta herritarren aurrean hala ikusaraztea, erreferentzia ilusionagarria sortuz. Bide horretan, bidelagun izango gaitu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide