Ezkerreko jeltzaleak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 1a, 00:00

Zein alderdi da EAJ baino ezkerrekoago?», galdetu zuen Iñigo Urkullu behin-behineko lehendakari eta hautagaiak herenegun COPE irratian. Lehenago Euskadi Irratian esandakoa konpondu nahi zuen, ordukoan ezkerraren eta eskuinaren arteko banaketa zalantzan jarri baitzuen: «Ezkerreko aliantza baten ideia zaharkitua da», adierazi zuen. Idoia Mendiak, bere aldetik, Errenterian jakinarazi zuen PSE dela «ezkerreko gobernu baten» berme bakarra. Non eta Oreretan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek udal gobernua partekatzen duten udalerri handienean. Ezkerreko udal gobernu horren oposizioaren buru da Alderdi Sozialista.

Bistan denez, ezkerraren eta eskuinaren arteko desberdintzea ez da dirudien bezain sinplea. Berez parlamentarismoari loturiko ikuspegia dugu, eta esentzia bat bainoago, kokapen bat da. Horregatik, eskuineko komunistak izan ditugu historian zehar -Nikolai Bukharin edo comunisti di destra italiarrak adibidez, zeinekiko kokatzen zaren baita ardatz honen funtsa, eta ez hainbeste ideia zehatz batzuekiko lotura. Orain EAJren hautagaiak ezkerreko jeltzaleak proposatu dizkigu. Baina gure hautagaiak ez dira honi buruz ari, iruditzen zait, kanpainan indarra hartu duen ezker-eskuin ardatzean kokatzeko asmoz baitabiltza.

Azken Soziometroak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako jendartea zentro-ezkerrean kokatzen zuen (3,9an, 0 ezkerra eta 10 eskuina izanik). Inork gutxik lotzen du, lurralde honetan, bere burua eskuin puruan. Baina alderdien artean desberdintasunak ere badira. EAJren boto emaileak zentrorago kokatzen diren bitartean (4,5), ezkerreren EH Bildurenak kokatzen dira (2,3), eta tartean PSErenak (3,8) ditugu. Horrela uler daiteke Iñigo Urkulluk bere diskurtsoa eskuinetik aldentzeko egindako saio argia, bertan arrantzatzeko gutxi dagoela pentsatzen duelako; edo, agian, handik datorkion boto fluxua dagoeneko ziurtzat ematen duelako. Espainiako CISek -prebentzioz hartu beharreko inkesta bada ere Alderdi Popularretik EAJranzkoa eta Elkarrekin Podemosetik EH Bilduranzkoa agertzen ditu alderdien arteko boto transferentzia nagusi moduan.

Kanpaina honetan, momentuz, zentraltasun handia eskuratzen ari da ezker-eskuin ardatza. Salbuespen nagusia Alderdi Sozialista eta PP-Ciudadanos dira, zeinak momentu askotan auzi identitario espainiarrari kateaturik baitabiltza. Idoia Mendiak Euskadiko Alderdi Sozialista «nazionalismoan nahasten ez den ezkerra» dela adierazi digu, eta bere alderdia haiek soilik aurreikusten duten «nazionalisten arteko akordio» bat ekiditeko berme gisa aldarrikatu. Nazionalistak beti besteak dira, noski; baina gainontzeko alderdiak beste gai batzuk azpimarratzen dabiltza.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide