Ezkerrarekin zein subiranistekin itunak lortu nahi ditu EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 3a, 00:00

BILBO. Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaiak esan du ezkerreko alderdiekin zein indar subiranistekin akordioak egitea posible dela. «Kutsu konfederala edukiko duen irtenbide bat posible da», esan du hautagaiak TVErako egindako elkarrizketa batean. Proposamen horretan, baina, erreferendumerako aukera egongo litzatekeela zehaztu du Iriartek.

EH Bildu bozak «irabazteko» asmoz dagoela esan du, EAJ eta PSEren orain arteko «motelaldia» gainditzeko: «Aldaketarako garaia da, politika publiko indartsuak ezarri eta herritarren gehiengoarentzat baliagarriak diren erantzunak emateko, inor kanpoan utzi gabe», azpimarratu du

Batzuekin zein besteekin akordioak egiteko prest da EH Bildu, Iriartek esan duenez, baina zalantza du gainontzeko taldeek bat egingo ote luketeen: «Ez dakit mota horretako itunak nahi dituzten».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide