Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 3a, 00:00

«Erabakitzeko eskubidea legeztatzea eskatzen dugu»

Alarma egoeraren kudeaketak agerian utzi du zein ahula den gure herriaren autogobernua. Estatuek krisia neurri zentralizatzaileak ezartzeko erabili dute; eta honela, egoera larrienei erantzuteko egokienak gobernu zentralak direla sinetsarazi nahi izan digute. Krisi globalei erantzuteko, nazioarteko lankidetza sustatzea garrantzitsua da, bai, baina batez ere, tokian tokiko neurriak behar ditugu. Izan ere, erabakiak herritarrongandik gero eta gertuago hartu, eta batez ere, herritarron gero eta parte hartze handiagoa ahalbidetu, gure bizitzetara hobeto egokitzen dira.

Ezbairik gabe, krisialdi honek oinarrian duen gabezia nagusietako bat da erabakitzeko ahalmen falta; horregatik, erabakiak hemen eta herritarrok hartzeko premia biderkatu du eta baita gure determinazioa hori lortzeko bidean.

Euskal Autonomia Erkidegoan uztailaren 12an izango diren hauteskundeen atarian, gogora ekarri nahi dugu hamaika mobilizaziotan parte hartu dugun milaka eta milaka herritarron aldarria: estatus politiko berri bat behar dugu, erabakitzeko eskubidea izango duena ardatz, eta herritarrok prozesuaren oinarri. Alegia, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko modua jaso behar du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gai honen inguruan adostu beharreko proposamenak, eta horren baitan, estatus juridiko-politikoa erreferendum bidez erabakitzeko aukera.

Gu, herritarrok, bidea egiteko prest gauden moduan, gure artean eskua luzatuz, elkartuz, eta antolatuz, lehendakari zein legebiltzar berriari eskatzen diogu erabakitzeko eskubidea modu eraginkorrean legeztatzeko legealdia izatea datorrena.

Herritarren ordezkariek gizarteari entzunda jardun behar dute eta, beraz, gizartean erabakitzeko eskubidearen alde dagoen adostasun zabala lege bihurtzea dagokie, betiere herritarron parte hartzea bermatuz prozesuan zehar.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide