EITB Focusek parlamentari bat iragarri dio Voxi

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 7a, 00:00

BILBO. EITB Focus inkestaren arabera, EAJk eta PSE-EEk aise lortuko dute gehiengo osoa Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta Voxek aukera du parlamentari bat lortzeko. EAJ litzateke lehenengo indarra, 31 edo 32 diputaturekin, hau da, orain baino hiru edo lau gehiagorekin.

EH Bilduk eutsi egingo lieke oraingo 18 diputatuei, edo bat gehiago lortuko luke. PSE-EE hirugarren indarra izango litzateke, 10-11 diputaturekin. Elkarrekin Podemos jaitsi egingo litzateke, eta zortzi diputatu baino ez lituzke lortuko. PP eta Ciudadanosen koalizoak, berriz, sei diputatu lortuko lituzke, egun PPk dituenak baino hiru gutxiago. Azkenik, Voxek Araban lor dezake diputatua. Iñigo Urkullu (6,15) eta Maddalen Iriarte (5,48) dira 5eko puntuazioa gainditzen duten bakarrak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide