Zer eskatuko zenioke lehendakariari?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 9a, 00:00
«Gaizkile bagina bezala tratatzeari uztea eskatzen dugu»

«Aldarrikatzen dugu euskal erakundeek —Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek— beren eskura dituzten tresna guztiak erabiltzea Atzerritarren Legearen ondorio negatiboei aurre egiteko. Gainera, lehendakariari eskatzen diogu modu eraginkorrean funtzionatu dezatela atzerritarrentzako bulegoek. Hiru hileko itxaronaldian eduki ez gaitzaten eskatzen diogu, eta arindu dezatela prozedura. Gurekiko tratua eta arreta hobea izan dadin nahi genuke. Alegia, pertsona migratuentzako harrera sistema eraginkor bat aldarrikatzen dugu.

Herritar guztientzako erroldarako sarbidea edukitzeko bermeak nahi ditugu, baita pertsona guztiek etxebizitza duin bat edukitzeko eskubidea ere. Osasun zerbitzuetara sarbidea eskatzen diogu, hemen bizi izan garen epea muga izan gabe, edota nortasun agiriak egunean edukitzearen derrigortasunik gabe.

Hezkuntza sistema publikoa, parekidea, askotarikoa eta antiarrazista nahi dugu, eta bakarrik iritsitako etorkin adingabeentzako harrera, babes eta tutoretza sistema bat: eraginkorra eta egiaztagarria.

Bestalde, hemen bizi garen guztion bozkatzeko eskubidea bermatzeko eskatzen dugu, geure egoera administratiboa edo jatorria dena delakoa izanda ere. Eta DSBEa guztiontzako izan dadin nahi dugu: bazterketarik gabe eta gutxieneko hiru urteko erroldatzerik gabe.

Eskatzen diogu gure auzoetako, herrietako eta hirietako udaltzainek, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak ez gaitzatela gelditu arrazoi arrazistengatik. Gu kriminalizatzeari utz diezaiotela eskatzen dugu, baita gaizkileak bagina bezala tratatzeari ere. Poliziaren abusu eta basakeria arrazistak ikertu ditzatela eskatzen diogu. Komunikabide publikoak antiarrazistak izan daitezela eskatzen dugu, eta blackface moduko praktiketatik libre izatea.

Azkenik, Atzerritar Legea eteteko eskatzen dugu, Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak ixteko eta berehalako itzultzeak eteteko».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide