Zer lehendakarigai ibili da ondoen BERRIAren porran?

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 13a, 19:54

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigaiei elkarrizketak egitean, emaitzez porra bat egitera animatu zituen BERRIAk. Ezkutuan egingo zuten, orria gutunazal batean sartu eta BERRIAk bozen biharamunean -gaur- zabalduko zituen. Maddalen Iriarte (EH Bildu), Miren Gorrotxategi (EP), Idoia Mendia (PSE-EE) eta Jose Ramon Becerra (Equo Berdeak) animatu ziren egitera; Iñigo Urkullu (EAJ), berriz, ez, halako ariketak egiten ez dituela esanda. Carlos Iturgaizek (PP-C's) ez zuen eman elkarrizketarik. Legebiltzarkide zifren desbideraketa formulatzat hartuta, Iriarte ibili da ondoen: lauko desbideraketa izan ditu. Becerrak hamarrekoa, Mendiak hamabikoa eta Gorrotxategik hamaseikoa.

Norberaren taldeari aurreikusitako legebiltzar kopuruan ere, Iriarte ibili da ondoen: 22 aulki aurreikusi zizkion EH Bilduri, eta 22 lortu ditu. Mendiak 12 eman zizkion PSE-EEri, eta 10 eskuratu ditu. Becerrak jarri zuen 2 aulki lortuko zituztela Equo Berdeek, eta ez dute batere lortu. Gorrotxategik 11 eserleku eman zizkion EPri, eta 6tan geratu dira.

Guztiek aurreikusi zuten EAJ izango zela lehen indarra; 25 eta 30 legebiltzarkide artean eman zizkioten, eta 31 atera ditu, aurreneko indarra izanik. Becerra eta Iriarte ibili dira hor hurbilen, 30na emanda. Voxi buruz, laurek jarri zuten ez zuela aulkirik lortuko, baina 1 eskuratu du.

Lau lehendakarigaiek betetako orriak, eta emaitza

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide