Hiru euskal preso gerturatu, eta bat lekualdatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko uzt. 30a, 00:00

GASTEIZ. Espainiako Espetxe Erakundeek Ivan Apaolaza, Oihana Bakedano eta Aitor Fresnedo euskal presoak gerturatu ditu Logroñoko espetxera. Lehena, Granadatik; beste biak, Jaendik. Raul Angel Fuentes, berriz, Madrilgo Soto del Real espetxera lekualdatuko dute, Alicante II kartzelatik.

Fuentes 2014an sartu zuten kartzelan, eta 50 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Apaolaza, berriz, 2008. urtean espetxeratu zuten, eta 123 urteko espetxealdia izan zen haren zigorra. Bakedano 2002an sartu zuten espetxean, eta hemezortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Azkenik, Fresnedo 1996an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorrarekin. Azken biek beteak dituzte zigorraren hiru laurdenak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide