Legebiltzarrak urrats bat egin du inbestidura irail hasieran izan dadin

Erabiltzailearen aurpegia berria 2020ko abu. 7a, 00:00

Irailaren hasieran lehendakariaren izendapenarekin jarraitu ahal izateko, Eusko Legebiltzarrak beste pauso bat eman zuen atzo. Parlamentarien bateraezintasunak aztertu behar dituzte inbestidura saioa hasteko, eta erabaki zuten zer kidek egingo duten azterketa hori.

Hilaren 13an osoko bilkura egiteko asmoa dute. Datorren osteguneko bilkura horretan parlamentarien ondasun eta jarduerak bateragarriak direla onartuz gero, Bakartxo Tejeria parlamentuko presidenteak lehendakaria izendatzeko hasiera eguna zehaztuko du. Aurreikuspenen arabera, litekeena da irailaren 3an hastea inbestidura saioa.

Ezetza Voxentzat

Bestalde, legebiltzarrak bertan behera utzi du Voxeko diputatuak egindako eskaria. Amaia Martinezek, Voxeko diputatu bakarrak, idatzi baten bitartez eskatu zuen osoko bilkura berriz egiteko, parlamentari guztiek Espainiako Konstituzioari men egin ziezaietela eskatzeko.

Martinezek adierazi zuen Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren arabera parlamentariek baldintza jakin batzuk bete behar dituztela, eta horietako bat 108.8 artikulua dela. Artikulu horrek dio autonomia erkidegoetako parlamentariak Espainiako Konstituzioari «men egingo diotela zin egitera behartuta» daudela, eta «kargua hartzen den momentuan egin behar dela hori». Voxen eskaria ez da berria. PP+Cs koalizioak astelehenean bertan aurkeztu zuen idatzia, baina ezeztatu egin zuten, forma akatsengatik. Hori ikusita, Martinez legebiltzarkideak, eskaria egokitu, eta berriro aurkeztu du.

Eusko Legebiltzarreko araudiaren arabera, eta aurreko legealdiak osatzeko prozesuak aintzat hartuta, ordea, ez da beharrezkoa konstituzioari men egitea. Akreditazioak jasotzea eta ondasunen aitorpena egitea nahikoa da legebiltzarkide kargua hartu ahal izateko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide